Albisteak

Amaitu da Herriarteko Txapelketa zestoarrentzat

Aurtengo Herriarteko Txapelketan Zestoak ibilbide bikaina egin du, azken 43 urteotan ez baitziren horren urrutira iritsi. Joan den astean jokatu zituzten etxean finalerdiak, Oiartzun aurkari zutela. Hiru partidak galdu ostean, maldan gora jarri zitzaien finalerako sailkapena.

Larunbatean jokatu ziren itzulerako partidak, Oiartzungo Madalensoro pilotalekuan. Oraingoan, hiru partidatik bat irabazi zuten zestoarrek, baina ez zen nahikoa izan. Azkenean, 5-1eko emaitzarekin kanpoan geratu ziren, finalaren atarian. Kadete mailako partidan, zestoarrek 22-18 irabazi zuten. Jubenil mailan, ordea, joaneko emaitza berbera jaso zuten, 22-6 galduta. Azkenik, nagusien partidako lehia estua izan zen, baina 22-17 irabazi zuten oiartzundarrek.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide