Albisteak
Manex Odriozola izan da Ugarte Burdindegiko “Prezio Justua” jolaseko irabazlea
— 2025-06-23Danbolineko proiektu laguntzailea den Ugarte Burdindegiarekin elkarlanean bigarrenez izan dugu “Prezio Justua” jolasa egiteko aukera. Jolasa Ugarte Burdindegiak jarritako otar baten balioa asmatzean zetzan, parte hartzaileek sare sozialetan iruzkin bat idatzi behar zuten euren prezio proposamenarekin, eta, aldi berean, Ugarteren sare sozialak jarraitzea zen parte hartzeko beste baldintza.
Parte-hartzeko astebeteko epea eman ondoren, jada badakigu nor gerturatu den gehien otarraren prezio justura.
Manex Odriozola izan da “Prezio Justua” jolasaren irabazlea. 215 euroko prezioa proposatu zuen, eta 224,02 euroko balio zehatza duen otarrera gehien hurbildu den parte-hartzailea izan da. Gainera, Ugarte Burdindegiaren sare sozialak jarraitzen zituenez, saria berak irabazi du.
Zorionak Manex!
Egin zaitez bazkide