Amalda III kobazuloan Neanderthalen harri industria bikaina azaleratzen ari zaigu

AMALDA-III  – Zestoa – Erdi Paleolitoa : Kobazuloko indusketa 2022.

Zestoako Neanderthalen Harri industria bikaina.

Indusketa aurrera doa eta Neanderthalen industria bikaina azaleratzen ari zaigu 13. azal honetan.

Harrizko industria ugaria eta gizaki trebe haiek jaten zituzten animali ezberdinen hezur zatiak.

 

 

AMALDA-III  – Zestoa – Erdi Paleolitoa : Zestoako Neanderthalak ikertzen.

Harri industria, Musteriensea bezala katalogatzen den tekno kulturakoa da, baina koba honetako lantzen dituzten teknikak badauzka bere berezitasunak ere.

Aipagarria da erabiltzen dituzten materialak oso mota ezberdinetakoak direla eta batzuk gertukoak izan arren, nahiko urrutikoak ere azaltzen dira.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide