Apirila 2026
— 2026-05-04Irakurri 281. zenbakia hemen.

Amabirjin jaietako profesionalen pilota jaialdia izango da ostiralean, iluntzeko 22:00etan hasita, kiroldegian. Bi partida jokatuko dira, lagunartekoa eta Masters Caixabank txapelketako play offa. Aurreneko partidan, Alberdi eta Aranguren, Egiguren V.a eta Rezustaren aurka arituko dira. Bigarren partidako pilotariak, berriz, erabakitzeke zeuden, baina dagoeneko badakigu nortzuk jokatuko duten kanporaketa: Jaka eta Zabaleta, Irribarria eta Albisuren aurka arituko dira.
Pilotazaleek eskura ditzakete jaialdirako sarrerak turismo bulegoan edo entradasfronton.com atarian. Egunean bertan ere egongo da sarrerak erosteko aukera, iluntzeko 21:00etatik aurrera, kiroldegiko leihatilan.