Amane Ayesaren lgtbi+ fobiari buruzko lana eta 3.zikloko ikasleen mapa kontzeptuala

Zestoako Herri Ikastetxeko ikasle den Amane Ayesak euskarako saioan lgtbi+fobiari buruz egindako lana irakur dezakezue jarraian. Amaieran, berriz, mapa kontzeptuala dago ikusgai, 3.zikloko ikasle guztiekin eginiko lanaren ondoren ateratako hausnarketaren eskema.

 

LGTBI+fobia

Bada munduan LGTBI+ komunitatearen (Lesbiana, Gay-a, Transexuala, Bixesuala, Intersexuala…) parte den jendea. Jende asko dago, baina ez dakigu, batzuk ezkutatu egiten direlako, burla, bulling-a… egingo diotenaren beldur. Baina gehienetan LGTBI+-aren kontra dagoenak beldurra duelako da. Bai, hala da, desberdinak izatera ausartzen direlako edota bakoitza nahi duena izateko gai delako. Hori da LGTBI+ fobia.

Eskoletan ere gertatzen dira horrelako gauzak, pentsatu nahi dut lehen baino gutxiago gertatzen direla. Hala ere, horrek ez du esan nahi ez direnik gertatzen. Adibidez, eskolako ibilaldietara lotara joaten garenean, literen azpian mezu homofoboak aurkitzen ditugu. Baina ez literen azpian bakarrik, Gmaileko txatetan ere gorroto mezu asko daude.

Jazarpen horren ondorioz, askok herritik alde egiteko beharra sentitzen dute (horri “sexilioa” deitzen zaio). Baina ezin dute edozein tokitara alde egin, munduko estatuen herenak LGTBI+ komunitatea zigortzen duelako. Esate baterako, espetxea, bizi osorako espetxea eta heriotza zigorrak sufritzen dituzte.

Tamalez, Zestoan orain dela lau urte ez dela ez hitzaldirik egin, ez testurik irakurri, ez ezer egin LGTBI+koei laguntzeko. Hori ikusita, hurrengo urteetan, herritarrengan errespetua eta elkarbizitza sustatzeko zerbait egitea espero dugu.

 

 

 

 

 

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide