Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Atzo, apirilaren 27an, ospatu zen XX. Pagoeta Mendi Lasterketa, Salbatore Mitxelena Ikastolak antolatuta. Guztira 510 korrikalarik hartu zuten parte aukeran zeuden bi ibilbideetan: 304 lasterkarik 21 kilometroko banakako proban eta 106 bikote mistok 8 kilometroko lasterketan.
Lasterketa nagusiko garaipena Amets Aranberri herritarrak lortu zuen, 01:54:55eko denborarekin. Aitor Sanchez ibarrarra izan zen bigarren, 21 segundo geroago helmugaratuz. Nahiz eta larunbateko eguraldi txarrak aurreikuspen onik ez iragarri, lasterketa arazorik gabe burutu zen, ibilbidea oso lokaztuta egon arren.