Albisteak

Apirilaren 12an iritsiko da Korrika Zestoara

Gaur goizean jakinarazi dute 21. Korrikaren ibilbidea. 11 egunetan, zazpi herrialde zeharkatuko ditu euskararen aldeko lasterketak, guztira, 2,560 kilometro. Garesen abiatuko da apirilaren 4an eta Gasteizen amaituko da hilaren 14an. Zestoara apirilaren 12an iritsiko da, goizeko 10:35ean. Azpeititik helduko da eta zestoarrok zumaiarrei pasako diegu lekukoa.

Kilometroak erreserbatzeko epea urtarrilaren 14an hasiko da.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide