Albisteak

Araitz Eizagirre arroarra Laboral Kutxa Emakume Master Cup txapelketako finalerdietan izango da

Joan den larunbatean Lemoako pilotalekuan jokatu ziren Labora Kutxa Emakume Master Cup txapelketako promozio mailako azken kanporaketak. Zestoako pilota taldeko Naroa Agirre eta Araitz Eizagirre arroarrek jokatu zituzten finalerdietarako txartela lortzeko partidak. Sei pilotarik bi multzotan banatutako bi triangular jokatu zituzten. Lehen multzotik, Amaia Aldaia eta Oihana Orbegozo pilotariak sailkatu ziren. Bigarren multzotik, berriz, Naroa Elizalde eta Araitz Eizagirre arroarra.

Joan den urriaren 21ean hasi zen aurtengo Laboral Kutxa Emakume Master Cup txapelketa. Guztira, 92 pilotarik eman dute izena, horietatik 12 lehen mailan eta 80 promoziokoan. Etengabe hazten doan txapelketa da, lehengo urtean baino 12 pilotari gehiagok eman dute izena aurten. Euskal Herriko txoko ezberdinetako pilotariek hartzen dute parte, baita Kataluniatik etorritako kirolariek ere.

 

Argazkia




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide