Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Iraetako tren txikien topaketen bosgarren edizioa izan da gaur futbol zelai ondoko tren zirkuituan. Goizeko 10:00etan hasi dira martxan eta 34 makina bildu dira gaurkoan. Valentzia, Bartzelona edota Zamoratik etorri dira afizionatuak eta giro ezin hobea izan dute goiz osoan zehar. Arratsaldeko 16:00etan jarri dituzte berriro martxan makinak eta 19:00ak arte izango dira han. Bertaratu direnek, trenetan ibiltzeko aukera izan dute.