Urria 2025
— 2025-11-06Irakurri 275. zenbakia hemen.

Eguraldi petralak ez ditu zestoarrak etxean utzi eta goizeko 9:00etarako berrogei lagun inguru elkartu dira mugimendu feministak deituta kale bira egiteko. Herriko lantoki eta dendetatik pasa dira eta lanean ari zirenei informazio orriak banatu dizkiete. Itzulia eginda, goizeko 11:00etan plazan elkartu dira berriz herriko bi egoitzetara zuzentzeko. San Juan egoitzatik beherakoan herriko eskolatik ere pasa dira. Eguerdiko 12:00etan, goizari amaiera emateko, plazan elkarretaratzea egin da. Arratsaldekoa izan da, dena den, ekintza jendetsuena. 200 lagun inguru elkartu dira plazan eta aterkiak eskuan manifestazioa egin dute herrian zehar.
