Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Pasa den ostiralean, hilak 20, 40 lagun inguruk egunpasa egin zuten Aralarko San Migelera, Zestoa Osasuntsu eta Zestoako Zaintza Sarearen antolakuntzapean. Goizean goiz abiatu ziren, eta lehen geldialdia Mendukiloko kobaren bisita izan zen.
Ondoren, Iribas herritik 5 kilometro inguruko uraren ibilbidea egin zuten. Eguna borobiltzeko, San Migel Santutegiko jatetxean bazkaldu, eta arratsaldean, ingurua ezagutzeko aukera izan zuten, baita Lekunberriko Plazaolako bide berdea ere.
Hona hemen egunpasan parte hartu zutenek ateratako hainbat argazki:
