Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Herriko txikienak izan dira protgonistak gaurkoan. Goizetik hasi eta arratsaldera bitartean, ekintza ezberdinez gozatzeko aukera izan dute. Bero handia egin duen arren, gogotik disfrutatu dute txikienek.
Goizean txupinazoa bota dute udaletxeko balkoitik eta ondoren, dantzaurrea eta zahagi dantza egin dituzte gaztetxoenek. Gero zezen bolaztuak eta poniak izan dira plazan. Eguerdian Laranjadiko magnoliopean bazkaldu dute denek eta bazkalondoren skate tailerra eta ikuskizuna zituzten prest. Eguna amaitzeko apar festa bikaina egin dute frontoian.