Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Duela gutxi martxan jarri duten “auzo(p)lana” egitasmoaren bigarren saioa egin zuten atzo, apirilak 13. Goizeko 9:00etan ekin zioten auzolanari eta, atseden txiki baten ondoren, 12:30ak inguruan hasi ziren planarekin. Sendabelarren inguruko tailerra izan zuten, hala nola sendabelarrak nola lehortu, begetalak lehortzeko prozesuak eta eguzki-lehorgailuak nola erabili ikasi zuten. Ondoren, mokadutxo batekin amaitu zuten eguna.