Apirila 2026
— 2026-05-04Irakurri 281. zenbakia hemen.

Eguraldi txarra tarteko, karpapean egingo dute Fundizio Fest. Bertaratutakoak ez ditu eguraldi eskasak beldurtu eta eguerdiko 12:00etarako giroa berotzen hasia zegoen. Displasy eta Hellwatzhen txanda izan da goiz eguerdian zehar eta arratsaldeko txandari 17:00etan ekingo dio Manitu taldeak. Ondoren Rodeo eta talde sorpresa izango dira. Gauean berriz HGS eta TRIKI dj zestoarren txanda izango da.