Albisteak

[ARGAZKIAK] Eguerditik jantzi da kolorez Inauteria

Hasi da festa giroa herriko kaleetan Zestoako Batukada eta Musika Eskolako haurren kalejirarekin batera. Era guztietako mozorroak ikusi ditugu eguerdian.

Arratsaldean, 17:30ean umeen desfilerako izen-ematea izango da udaletxeko arkupetan. Ordu erdi beranduago, 18:00etan, Gaztelekuak antolatuta, desfileari hasiera emango zaio.

Ondoren, 19:00etan hasita, Ustekabe txarangak kaleetako festa giroari jarraipena emango dio bi orduz. Atseden laburra egingo dute, eta 22:30ean, beste bi orduz joko dute. Tartean, helduen mozorro desfilea egongo da. 21:00etan emango zaio hasiera Erdikalean, baina parte-hartzaileek 10 minutu lehenago udaletxeko arkupetara gerturatu beharko dute.

Hemen gaur eguerdian zehar ateratako argazkiak:

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide