Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Udako egitarauaren baitan, haurrentzako kale antzerkia eta Zestoako Musika Bandaren kontzertuz gozatzeko aukera izan zen atzo, Zestoan. Arratsaldean, Patata Tropikala antzerki taldeak haurrei zuzendutako Azken eguzkilorea antzezlana eskaini zuen Euskal Herria plazan.
Iluntzena, berriz, Zestoako Musika Bandak pelikuletako soinu banden kontzertua eskaini zuen. Eguraldia lagun, herritar ugari bertaratu ziren bi emanalditara eta giro ezin hobea nagusitu zen.
Atzo hartutako argazkiak eta bideoa: