Albisteak
[ARGAZKIAK eta BIDEOAK] Hasi dira Arroabeko Karmenak
— 2019-07-16Atzo iluntzean hasi ziren Arroabeko Karmen jaiak. Arratsaldean, baserriz baserri ibili ziren auzotarrak trikitilari eta bertsolarien laguntzaz. Arroara iritsitakoan, txupinazoa bota zuten eta ondoren, herri afariaz gozatu zuten frontoian. Gaua amaitzeko, DJ baten musikaren doinuekin dantzan aritu ziren.
Gaur jarraituko dute ospakizunekin eta izango da zer egina auzoan. Eguerdiko 12:00etan meza eskainiko dute elizan eta ondoren dantzariak egongo dira. Arratsaldean, berriz, tortilla patata lehiaketa egingo dute eta herri kirolak ikusteko aukera ere izango da. Egunari amaiera biribila emateko Anari musikari azkoitiarraren abestiak izango dira entzungai elizako atarian.
Ikusi hemen festetako egitaraua.
Argazkiak: Arroabeko Festa Batzordea eta Danbolin
Egin zaitez bazkide