Maiatza 2026
— 2026-06-03Irakurri 282. zenbakia hemen.

Euria tarteko Lizarraitz baserri parean egin zitzaien atzo Olentzero eta Maridomingiri ongietorria atzo Zestoan. Aterunea aprobetxatuta, Erdikaletik Laranjadiko itzulitxoa egin zuten. Jarraian, plazan, Olentzero enborrari sua eman zitzaion eta dantza eta kantu saioa egin zuten bertaratutakoek. Olentzero eta Maridomingiri gutuna eman, goxokiak jaso eta argazkiak aterata agurtu zituzten haurrek datorren urtera arte.