Albisteak

[ARGAZKIAK] Giro aparta Endoiako Asentzioetan

Joan den ostegunean hasi ziren Endoiako Asentzio jaiak. Egun osoko egitarauaz gozatzeko aukera izan dute gaur bertaratu direnek. Goizean, Itziarko dantza taldea izan da auzoan eta ondoren, Iago magoaren ikuskizunean izan dira txikienak. 14:00etan auzo bazkaria eta orain, herri-kirolak. Festei amaiera biribila emateko Lopeneren zezenak izango dira arratsaldeko 19:00etatik aurrera.