Urria 2025
— 2025-11-06Irakurri 275. zenbakia hemen.

Jurdan Arakistain eta Joseba Altunak Gipuzkoako Euskal Pilota Egokituko Txapelketako finala irabazi zuten atzo arratsaldean. Andoianeko frontoian jokatu zuten partida, Aritz Lertxundu eta Iraitz Huegunen aurka eta 18-9 emaitzarekin amaitu zen norgehiagoka. Herriko txarangako taldea ere Andoianen izan zen Arakistaini animoak ematen. Partida ondoren, ongi etorria egin zioten txapeldunari herriko plazan.
Zorionak!
(Argazkiak eta bideoa: Libe Arakistain)