Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Goizeko 8:45ean hasi dira kantuan Ondarbaso baserrian eta Etorra eta Sastarrain bailaretan zehar ibili dira goizean. Hamaiketako txiki bat egin dute Gisasola egoitzan, laranjadiko tabernetara joan aurretik. Orain Ipintza elkartean bazkalduko dute eta arratsaldean Akoa auzoan ibiliko dira giro ona aprobetxatuz. Arratsaldeko 17:00ak aldera San Juan egoitzara joango dira. Jarraian kaleak eta gainontzeko tabernetatik pasako dira.