Albisteak
[ARGAZKIAK] Gozatu ederra hartu dute haur zein helduek Arroabeko zirku lantegian
— 2023-11-24Arroabeko frontoia irri eta kolorez bete du gaur Sakulupe guraso elkarteak antolatutako zirku tailerrak. Zurrumurru Zirku taldeko hainbat kideren gidaritzapean zankoak, malabarrak, kariokak, diaboloak, uztai dantza eta zirku esparruko jolas ezberdinak frogatu ahal izan dituzte. Haurrek ez ezik, guraso asko laguntzaile moduan baziren ere gozatu ederra hartu dutela begi-bistakoa izan da. Energiaz beteriko agur batekin amaitu dute ia 2 ordu iraun duen saioa.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide