Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Zestoako Udalak Antxieta Arkeologia Taldearekin batera antolatutako Arkeologia Asteari amaiera eman diote. Gaur udaletxe azpian ospatutako herri azokak itxi du beste urte batez aste osoko egitaraua. Goizeko 11:00etatik 15:00etara, herritarrek aukera izan dute Antxieta Arkeologia Taldearen jardunaren inguruan gehiago jakiteko, baita taldeko kideen azalpenak gertutik entzuteko ere. Txikienek ere gozatu dute azokak eskainitako proposamenez, hondar artean harriak bilatzen aritu dira batzuk eta betaurreko bereziak jantzita besteak.
Aurtengo Arkeologia Astea asteartean abiatu zen, hiru ekintzekin. Lehen egunean, Hartzak Euskal Herrian: Zestoako inguruko aztarnategien garrantzia izeneko hitzaldiak eman zion hasiera egitarauari. Bigarren hitzaldia ostegunean izan zen, Amabiturrieta, Zestoako altxor ezkutua izenpean. Alondero jendez lepo bete zen, eta ikusmin handia piztu zuen hitzaldiak bertaratuen artean.
