Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Joan den ostiralean eman zieten hasiera Ibañarrietako Santakutz jaiei. Pintxo poteoa, zapo jokoa eta auzo afaria egin zituzten, festen hasieran eta gaur jarraitu dute ospakizunekin. Goizean, Idiakaitz txistulari taldekoekin kalejira egin dute, eta ondoren, meza Santo Kristo ermitan. Eguerdian, bertso saioa, Aner Peritz eta Aimar Sorazu bertsolariekin. Arratsaldean, berriz, herri kirolak izan dira auzoko plazan eta festei amaiera emateko, ume jolasak.
Hemen dituzue gaur arratsaldean hartutako argazkiak: