Pintxo poteoa eta zapo jokoarekin eman zitzaien Ibañarrietako Santakutzei hasera atzo ostiralez. Ondoren auzo afaria egin zuten. Igandean ere izango da zertan gozatua:
11:30 Idiakaitz txistularien taldearen kalejira
13:00 Meza Santo Kristo ermitan
13:30 Bertso saioa: Aner Peritz eta Aimar Sorazu
18:00 Herri kirolak. Harriarekin, Goenatxo III. Aizkorarekin, Eneko Otaño eta Mikel Larrañaga
Ondoren, ume jolasak.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide Egin zaitez bazkide