Apirila 2026
— 2026-05-04Irakurri 281. zenbakia hemen.

Hasiera Gurutzeaga pilotalekuan eman bazaio ere, eguraldia tarteko, kiroldegiko frontoian amaitu dira XIV. Santakutz txapelketako finalak. Guztira 32 haurrek hartu dute parte Abantzu Pilota Klubak eta Eskola Kirolak elkarlanean antolatzen duten Gaztetxoen Banakako Santakutz Pilota Txapelketan.