Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Gaur goizean zabaldu dituzte kiroldegi berriko ateak. Lehen erabiltzaileek instalakuntza berriak probatzeko aukera izan dute eta jende dezente ibili da goiz osoan zehar. Pasa den urriaren 28an zabaldu zuten izena emateko aukera, kiroldegian bertan. Astelehenetik ostiralera goizeko 09:00etatik iluntzeko 21:00etara egongo da zabalik. Larunbatetan goizez, 09:00etatik 13:00era eta arratsaldez, 16:00etatik 19:00etara. Igande eta jai egunetan itxita egongo da. Bazkide egiteko tarifak eta bete beharreko inprimakia eskuragai daude udaleko webgunean.
Hemen dituzue gaur goizean kiroldegian hartutako irudi batzuk: