Albisteak

[ARGAZKIAK] Mozorro beldurgarriak protagonista, Gau Beltzaren egunean

Mozorro beldurgarriak soinean eta aurpegiak margotuta atera ziren kalera haur zein helduak, Santu Guztien bezperan, Zestoan. Astearen hasieratik jardun dira herriko haurrak egun hau prestatzen; izan ere, kalabazak husteko tailerrak eta eskulanak egiten eman dute astea Gaztelekuan.

Gau Beltza ospatzeko, aurpegiak margotu zituzten lehenik, eta ondoren hilerrian bildu ziren, kalabazak eta kandelak eskuetan, kalejira isila egiteko plazaraino. Bideo eta abestien artean ibili ziren haur eta gaztetxoak udaletxe azpian, eta arratsaldea borobiltzeko, gaztaina erreak jan zituzten.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide