Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Lau eguneko festei amaiera borobila eman zieten atzo Itxaropena dantza taldeko kideek. Arratsaldeko zortziak inguruan hasita, herriko kaleetan barrena ibili ziren zahagi dantza eskaintzen. Herriko trikitilari taldearen eta Idiakaitzeko txistularien laguntza izan dute. Amaieran dantzaurrea egin zuten plazan, atzokoan Begoña Unanue eta Nerea Ayastuy omendu zituzten. Festak agurtzeko fandango eta arin arina dantzatu zituzten, herritarren laguntzarekin.





















