Albisteak

[ARGAZKIAK] Umeen eguneko goizak eman duena iruditan

Gaur, irailaren 9an, umeen egunak emango die amaiera Amabirjina festei. Azken eguna izateagatik ez da lasaiagoa izango. 10:00ak aldera Idiakaitz txistulari taldea Diana joaz hasi da, 11:30ean herriko haurrak plazara gerturatu dira txuri-gorriz jantzita eta zalaparta ateratzeko gogoz. 12:00etan kanpaiak jo orduko, 6. mailako ikasleek txupinazoa bota eta Zahagi dantza egin dute jarraian. Goiza borobiltzeko Txantreako erraldoiekin kale-jira egiten ari dira eta kiroldegiko aterpean amaituko dute haurren bazkariari hasiera emanez.

Arratsaldean askotariko ekitaldiak izango dituzte ume guztien gozamenerako:
16:00 Haurrentzat tailerrak.
17:00 Poniak umeentzat plazan.
19:00 Gauargi taldearen erromeria, Laranjadin.
20:00 Zahagi-dantzarien dantzaurrea kalez kale, Itxaropena dantza taldea eta Zestuko Trikitixa taldearen eskutik.
21:00 Gauargi taldearen erromeria, Laranjadin.
22:30 Suzko zezena.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide