Albisteak

[ARGAZKIAK] Herri kirol jaialdi bikaina izan zen igandean Iraetan

Pasa den igandean Iraetako Santainesen baitan Urrezko aizkolari txapelketa eta harri-jasotzaileen emanaldia izan ziren. Urrezko binakako aizkolari txapelketa, Eusko Label sarian Hodei Ezpeleta eta Jokin Urretabizkaia Basozabalek 17 minutu eta 35 segundo behar izan zituzten lanak burutzeko eta Julen Gabirondo eta Xabier Zalduak, berriz, 19 minutu eta 36 segundo.

Banakako txapelketan, gazteen mailan, ondorengo denborak egin zituzten parte hartzaileek: Igoin Pikabeak 2 minutu eta 45 segundo, Kimetz Oñederra “Aittolak” 3 minutu eta 10 segundo, Kimetz Alzolak 3 minutu eta 47 segundo, eta Jon Zalduak, 3 minutu eta 19 segundo. Finalerdietarako sailkatu dira, beraz, Igoin Pikabea eta Kimetz Oñederra “Aittola”.

Banakako harri-jasotze lanetan, emakumeen mailan, Maddi Gesalaga eta Lierni Osa lehiatu ziren. 63 kiloko zilindroa, beste horrenbesteko kubikoa eta bola jaso behar izan zituzten bi minutuko hiru saiotan. Guztira 54 jasoaldi egin zituen Lierni Osak eta 51 Maddi Gesalagak.

Iraetako Errotarriaren saioa berezia izaten da Iraetan. 107,2 kiloko harriarekin hiru minutuko txandetan Beñat Telleriak egin zituen jasoaldi gehien, 28 hain zuzen ere. Xabal Olaizolak 24 jasoaldi egin zituen, Gari Garmendia “Garmendia IIak” 27 jasoaldi, eta Inhar Urruzunok 24.

Argazkiak: Ibon Errazu

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide