Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Santa Ines egunean amaitu da Iraetako Pilota Txapelketa. Aurtengo edizioko txapeldunak Urtzi/Loiola bikotea dira. Finalean Hektor/Beñat bikoteari irabazi zieten 22-18 emaitzarekin. Partida gogorra eta parekatua izan zen, hainbat aldiz joan ziren berdinduta markagailuan.
Lehenik txapelketako 3. eta 4. postuak erabakitzeko partida jokatu zen Arrieta/Ander eta Salegi/Aitzol bikoteen artean. Arrieta/Ander bikotea izan zen irabazle 22-14 emaitzarekin.
IRUZKINDU