Albisteak

[ARGAZKIAK] Urtzi/Loiola bikotea garaile Iraetako Pilota Txapelketan

Santa Ines egunean amaitu da Iraetako Pilota Txapelketa. Aurtengo edizioko txapeldunak Urtzi/Loiola bikotea dira. Finalean Hektor/Beñat bikoteari irabazi zieten 22-18 emaitzarekin. Partida gogorra eta parekatua izan zen, hainbat aldiz joan ziren berdinduta markagailuan.

Lehenik txapelketako 3. eta 4. postuak erabakitzeko partida jokatu zen Arrieta/Ander eta Salegi/Aitzol bikoteen artean. Arrieta/Ander bikotea izan zen irabazle 22-14 emaitzarekin.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide

IRUZKINDU

Zure helbide elektronikoa ez da publiko egingo. *

Danbolin ez da hemen emandako iritzien kargu egiten.

Ez da irainik onartuko.

Danbolineko lan-taldeak, beharrezkoa izanez gero, edukiak ezabatzeko eskubidea du.