Albisteak

[ARGAZKIAK] Zestoarrak final-laurdenetara sailkatu dira Herriarteko Txapelketan

Larunbateko ospakizunen artean, Herriarteko Pilota Txapelketako final-zortzirenetako itzulerako partidak ere jokatu ziren. Giro bikaina sortu zen kiroldegiko frontoian eta Andoaindarren aurka jokatutako hiru partidatik bi irabazita, Zestoako pilotariek final laurdenetarako sailkatzea lortu zuten.

Kadete mailan, Urrestilla eta Zabalak partida bikaina egin zuten, eta aurkariei inolako aukerarik eman gabe, 22-0 irabazi zuten. Jubenil mailan, Azkue eta Uriak ez zuten zorterik izan eta 22-9 galdu zuten. Nagusien mailan, ordea, Sasiain eta Odriozolak garaipena lortu zuten 22-16ko emaitzarekin.

Hori horrela, final-laurdenetako partidak jokatuko dituzte larunbatean, hilaren 31n, kiroldegiko frontoian. Oraingoan, Bergara izango dute aurkari.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide