Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Energia kontsumoa hobeto ulertu eta etxean aurrezteko tresnak eskuratzeko aukera izango da bihar azaroaren 20an, 18:00etan, Alondero aretoan eskainiko den “Argindar faktura ulertzeko eta energia aurrezteko tailer praktikoan”.
Saioa elebiduna izango da (euskaraz eta gaztelaniaz), eta parte-hartzaileei beren argindar faktura eramatea gomendatu diete antolatzaileek, bertan agertzen diren kontzeptuak modu praktikoan aztertzeko. Tailerraren helburua da erabiltzaileei fakturaren atal nagusiak azaltzea, kontratuaren baldintzak nola hobetu daitezkeen erakustea eta eguneroko ohituretan oinarritutako aurrezteko gomendio eraginkorrak ematea.
Ekitaldia Goiener kooperatibaren laguntzarekin egingo da, eta energia kontsumo arduratsuari eta tokiko ereduei buruzko ikuspegi zabala eskaintzea ere bada asmoa.