Multimedia

Argiolak bazkidetza kanpaina berria abiarazi du

Argiolak, Zestoako energia berriztagarrien komunitateak, bazkidetza kanpaina abiarazi du. Dagoeneko 80 bazkide ditu elkarteak, baina herritar gehiagorengana iristea da helburua.

Bazkidetza kanpainak 3 atal ditu, aurkezpen bideoa, Danbolin aldizkarian jasoko duzuen izen-emate orria eta azkenik, datorren asteburuan Aizarna, Arroabea eta herriguneko plazetan jarriko dituzten informazio mahaiak.

Bazkide egiteko modua
Bazkide egiteko bi gauza egin behar dira: galdetegi bat bete eta behin egingo den 10 euroko ekarpen bat egin.  Galdetegia betetzeko  hurrengo estekan egin daiteke: https://labur.eus/argiola-bazkidetu. Nahi duenak, modu presentzialean izen-emateko aukera ere izango du datorren asteburuan. Ostiral arratsaldean (martxoak 1) Aizarna eta Arroabean eta larunbat eta igandean, (martxoak 2 eta 3) eguerdi eta arratsaldean, jarriko diren mahaietara gerturatuta. Datorren astean jasoko duzuen Danbolin aldizkariko kontra-azalean izango duzue izen emateko orria.

Bazkidetza kanpainako aurkezpen bideoa:

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide