Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Ezkaizto Auzo Elkartearen antolakuntzapean, Arrastoan dokumentalaren emanaldia egingo da ostegunean, hilaren 19an, Arroabeko Elkargunean. Emanaldia arratsaldeko 18:30ean hasiko da.
Dokumentala ikusi ondoren, solasaldia egingo da Josu Iztueta tolosarrarekin eta Iker Iriarte alegiarrarekin. Arrastoan dokumentala Laponiara egindako bi eski zeharkaldiren arrastoei segika egindako ikus-entzunezkoa da. Batetik, 1974. urtean sei tolosarrek Laponiara egin zuten bidaiako irudiak ikusi ahal izango dira, baita 2017an lau lagunek, tartean Iztuetak eta Iriartek, leku berera egin zuten bidaiakoak ere.