Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Arroabeko auzotarrak hilabete luzez ibili dira buru-belarri Karmen jaietako egitaraua prestatzen eta atzo eman zituzten jakitera egunero izango diren ekintzak. Uztailaren 15ean, Karmen bezperan, emango zaie hasiera festei eta uztailaren 20 arte, iganderarte, luzatuko dira. Sei egunez iraungo duten jai hauetarako, adin guztien gozamenerako ekintzak antolatu dituzte.
Jarraian karmenetako egitaraua:
Uztailak 15, asteartea
Karmen bezpera
– 18:00etan: Karroza eta Karmentxuren ongi-etorria.
– 21:30ean: Parrillada eta txotx-a frontoian.
– 23:00etan: DJ Patx.
Uztailak 16, asteazkena
Karmen eguna
– 12:00etan: Meza.
– 13:00etan: Itxaropena Dantza Taldearen emanaldia.
– 17:00etan: Herri Kirolak pentatloi erara.
– 19:00etan: Sagardo dastaketa Erkizi eta Enaitz trikitilariek alaituta.
Uztailak 17, osteguna
Jubilatuen eguna
– 11:00etan: Futbito txapelketa.
– 12:00etan: Meza.
– 14:00etan: Jubilatuen bazkaria. Ondoren, Elaia eta Jare Izagirre trikitilariak.
– 17:30ean: Buruhandiekin kalejira.
– 18:00etan: II. Etxera Esku Pilota Txapelketako finala.
Uztailak 18, ostirala
Umeen eguna
– 11:00etan: Ume jolasak.
– 13:00etan: Umeen bazkaria.
– 15:00etan: Puzgarriak. Ondoren, apar festa.
– 19:00etan: Punttu Kakotx elektrotxaranga.
– 21:00etan: Herri afaria.
– 23:00etan: Bide Batez erromeria, DJ Costmix eta DJ M&M. Goizaldean, gaupaseroen jolasak eta gosaria.
Uztailak 19, larunbata
Koadrilen eguna
– 11:00etan: Paella lehiaketa.
– 14:00etan: Kuadrilen bazkaria.
– 17:30ean: Albara Ganadutegiko enbolatuak Joxe Migel plazan. Ondoren, Zumaiko Karropoteua.
– 23:00etan: Bikabi, La Txama eta DJ Indate.
Uztailak 20, igandea
Azken eguna
– 10:30ean: Txistulariak.
– 11:00etan: Kalaka jolas kooperatiboak.
– 13:00etan: Zestoako bandaren kontzertua.
– 17:00ean: Buruhandiekin kalejira.
– 17:30ean: Asto proba.
– 19:00etan: Izer eta Alabierrekin erromeria.
– 22:00etan: Karmentxuren agurra.