Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Ikasturtea amaitzear da, baita Arroabeko eskolan ere, eta, urtero bezala, kurtso amaierako ekitaldia egingo dute. Bihar, ostegunez, izango da jaialdia, ohiko moduan, eskolako sarreran, 17:00etan hasita.
Lehenik, “Mundu bira barrearen bila” izenpean ekitalditxoa eskainiko dute, eta 17:40 inguruan, AZ/DZ kantaren emanaldia izango da. Guztia amaitutakoan, argazkiak aterako dituzte.