Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Arraza Libreko Artzain Txakurren Gipuzkoako Txapelketa jokatu da gaur arratsaldean Zubiaurreko zelaian. Bederatzi partaide izan dira bertan, eta Gaizka Etxaniz eta ‘Laster’ txakurra izan dira garaile. Bederatzi txakurretatik lauk Euskadiko Txapelketarako txartela eskuratu dute. Hauek dira sailkatuak eta gaurko proban eskuratu dituzten puntuak:
Gaizka Etxaniz eta ‘Laster’ 294 puntu
Gaizka Etxaniz eta ‘Ira’ 286 puntu
Mikel Aizpurua eta ‘Argi’ 282 puntu
Jabier Gaztañaga eta ‘Cool’ 281