Askotariko ekintzak antolatu ditu gazte asanbladak Gabonetarako
Danbolin— 2022-12-14Gabonetako egitaraua iragarri berri du gazte asanbladak. Abenduaren 25etik urtarrilaren 4ra askotariko ekintzak antolatu dituzte.
Hemen egitaraua
Abenduak 25, igandea
- Mus txapelketa, arratsaldeko 18:00etan hasita. Parte hartu nahi duenak sare sozialen bidez edo asanbladako kideren batekin harremanetan jarrita eman dezake izena. Bikoteko hamar euro ordaindu beharko dira.
Abenduak 26, astelehena (Soroperi eguna)
- Eguerdian bertso triki poteaoa eta argazki erraldoia. Ondoren, bazkaria.
Abenduak 29, osteguna
- Bertso saioa, arratsaldeko 18:00etatik aurrera pintxo potearekin batera. Bertsolariak: Naia Arrizabalaga, Aitor Salegi, Joanes Illarregi, Libe Goenaga eta Danel Olano.
Urtarrilak 2, astelehena
- Photoshop eta bideogintza ikastaroa, goizeko 11:00etan hasita.
Urtarrilak 4, asteazkena
- Bingo musikatua, arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Barra irekita egongo da.