Albisteak

Askotariko ikastaroak antolatu dituzte Arroabean

Arroabeko Ezkaizto Elkarteak era guztietako ikastaroak antolatu ditu ikasturte berrirako. Interesatuek irailaren 18tik 28ra arte izango dute izena emateko aukera, Txara dendan. Jada martxan dauden ikastaroetan ikasleek ez dute berriro izena eman beharrik. Horretaz gain, deialdi irekiak ere badira auzoan. Asteazkenetan joskintza taldea elkartzen da elkargunean 17:00etatik 19:00etara. Hainbat ostiraletan berriz, euskal kantuak abesteko elkartzen dira 18:30ean eta beste batzuetan kafe-tertulia gidatuak egiteko.

Eskaintza:

Trikitixa eta panderoa
Astelehenetan, Elkargunean (ordua zehazteko).

Salsa eta batxata
Astelehenenetan, salto gelan (18:30-20:00).

Yoga,
Astelehen eta ostegunetan, eskola zaharrean (17:00-18:45).

Zumba
Astelehena eta asteazkena (9:30-10:30) edo asteazkena eta ostiraletan (16:30-17:30), salto gelan.

Xakea
Adin guztientzat, asteartetan (ordua zehazteko).

Arroa osasuntsu (mantentze gimnasia)
Astearte eta ostegunetan, salto gelan (11:00-12:00).

Eskulanak, astearte eta ostiraletan
Kultur Etxean (15:00-17:00).

Bertso eskola
Asteazkenetan, Elkargunean (19:00-20:00).

Lehen sorospenak
Bi orduko lau saio (eguna zehazteko).

Total training
Eguna zehazteko, arratsaldez astean bitan izango da.

Nutrizioa eta dietetika
Menopausia osasuntsu eta edertasunez gozatzeko. Eguna zehazteko, hilean behin izango da.

Xaboi tailerra
Eguna zehazteko, urria edo azaroan saio bat izango da.

Argazkilaritza ikastaroa
Eguna zehazteko, urtarriletik aurrera izango da.

Euskara ikastaroa
Zestoako AEKrekin




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide