Asteburu honetan itzuliko da Igandetako Txaranga
Danbolin— 2021-05-28Arratsaldeko 19:30ean hasiko da emanaldia eta segurtasun neurri guztiak beteko dira. 
Pandemiak ekarritako egoera dela eta, zazpi hilabeteko etena egin dute Igandetako Txarangako kideek. Etenaldi horren ostean, igande honetan itzuliko dira udaletxeko arkupera. Musika eta umore ona ekarriko dituzte berriro ere plazara. Arratsaldeko 19:30ean hasiko da emanaldia.Herrian antolatzen ari diren gainontzeko ikuskizunetan bezala, segurtasun neurri guztiak bete ahal izateko ingurua hesiekin mugatuko da, saioa eserita entzun beharko da eta ezinbestekoa izango da musukoa jantzita izatea.