Albisteak

Asteburu honetan itzuliko da Igandetako Txaranga Udaletxeko arkupetara

Koronabirusaren krisiaren ondorioz etenaldia egin behar izan du Igandetako Txarangak, baina asteburu honetan bertan jarriko da martxan.  Datorren igandean, uztailak 26, eskainiko du lehen musika emanaldia bere ohiko ordutegian, arratsaldeko 19:30ean, Udaletxe azpiko arkupetan.

Herrian antolatzen ari diren gainontzeko ikuskizunetan bezala, segurtasun neurri guztiak bete ahal izateko ingurua hesiekin mugatuko da, saioa eserita entzun beharko da eta ezinbestekoa izango da musukoa jantzita izatea.

60ko hamarkadaz geroztik dihardute herriko musikariek euren doinuekin zestoarren igande arratsaldeak alaitzen. Hilean behin egin ohi dira txaranga emanaldiak neguan eta hamabostero uda garaian. Datorren igandeko saioaz gain, abuztuaren 30ean eta irailaren 13an ere Igandetako Txarangaz gozatzeko aukera izango da Udaletxeko arkupetan.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide