Albisteak
Zaintzarako kontratazioak egiteko dirulaguntzak emango ditu Zestoako Udalak
— 2020-07-2110.000 euroko dirulaguntza lerroa zabaldu du Zestoako Udalak zaintzarako kontratazioak egiteko helburuarekin. Covid-19aren ondorioz, familia askok beste modu batera antolatu beharra izan dute lana eta zaintza uztartu ahal izateko. Aurtengo udan, gainera, bertan behera gelditu dira udalekuak eta pasa den asteburuan, koronabirus kasuek gora egin dutela ikusita, Eguneko Zentroa itxi zuten (bigarrenez pandemia egoeran). Horixe da dirulaguntza honen xedea: familia unitateek lana eta zaintza uztartu ahal izatea, seme-alabenganako eta mendekotasuna duten pertsonenganako zaintza eta arreta egokia bermatzeko.
Zenbait kolektiboren enplegagarritasuna eta lan baldintzen hobetzea ere sustatu nahi du Udalak diru lerro honekin. Laguntza eskaerak deialdia argitaratzen denetik irailaren 30era arte egin ahal izango dira eta 2020ko uztailaren 1etik irailaren 30era arte egindako kontratazioei aplikatuko zaizkie.
Dirulaguntza jasotzeko honako baldintza hauek bete beharko dituzte eskatzaileek:
- Zestoan bizi eta erroldatuta egotea diruz lagundutako jarduerak iraun bitartean
- Covid-19aren ondorioz sortutako zaintza beharrei erantzuteko pertsona bat kontratatzea.
- Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak egunean izatea.
Zenbatekoak
Familia unitateko diru-sarrerak urteko | Laguntza (kontratatutako pertsonaren soldata gordinaren portzentaia) |
0-20.000 € | %100 |
20.000-30.000 € | %50 |
30.000-35.000 € | %20 |
35.000 € baino gehiago | EZ |
Egin zaitez bazkide