Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Larunbatean, urriaren 1ean, ekin dio Zestoako Gaztelekuak ikasturte berriari, ohiko ordutegiarekin:
Ostegunetan, 16:30-19:00 bitartean, 3.zikloko ikasleei zuzendutako jarduerak izango dira Gaztelekuan. Ostiral eta larunbatetan, 16:00-19:30 bitartean, DBHko ikasleei zuzendutakoak. Larunbatean, DBHko ikasleek “altxorraren bila” egin zuten ikasturteari hasiera emateko.
Gaztelekutik haur eta nerabeen parte hartzea sustatu nahi da, eta horretarako urrian zehar, erabiltzaileen proposamenak jasoko dira: gaztelekuan zein kalean egin nahi dituzten ekintzak, irteerak eta bestelako proposamenak.
IRUZKINDU