Albisteak
Asteleheneko odol ateraketa EZ da bertan behera gelditu
— 2020-03-14Koronabirusa dela eta dena ixten, atzeratzen eta bertan behera gelditzen ari den honetan bada zerbait oso beharrezkoa eta bertan behera geldituko ez dena, asteleheneko odol ateraketa.
Gipuzkoako odol emaileen elkartekoek neurriak hartu dituzte odola arriskurik gabe eman ahal izateko. Horretarako, adibidez, anbulatorio barruan egongo den jende kopurua bestetan baino murritzagoa izango da, kutsadura saihesteko. Zestoako Odol Emaile taldeak, bestelako informaziorik izan ezkero, jaso bezain pronto zabalduko duela adierazi du. Eta gehitu dute “Egoera berezi honen aurrean, ez dugu beldurtu behar, etortzera animatu nahi zaituztegu, odolak beharrezkoa izaten jarraitzen baitu”.
Astelehen arratsaldeko 17:00tan hasiko dira ohikoa den moduan zenbakiak banatzen eta odol ateraketak, 18:00etatik 20:30etara bitartean izango dira.
Egin zaitez bazkide