ASURTZU–Erlo–Azpeitia, aire libreko ikerketa arkeologikoak
— 2021-02-02Urtarrileko azken elurteak politak izan ziren baina IZARRAITZko eremu askotan sekulako kalteak eragin ditu zuhaitzetan. Gutxi falta izan da gu azpian harrapatu eta ikertzen ari garen gizakiak bezala “seko“ gelditzeko.
Elurra, haizea edo beste eraginak zuhaitz mota batzuk apurtzea, gero eta gehiago ikusiko dugu datozen urteetan. Adibidea Pagoarena erabili liteke: Jatorrian Pagoak naturan eboluzioz moldatuak daude elur edo haize traketsak gainditzeko. Enbor zuzena, luzea eta adar txikiekin.
Zuhaitza hobeto ustiatzeko, altuera motz batera (+/- 2,5 m) erdiko adarra moztu eta “Pago motza” deritzaion mutazioa sortu genuen antzina. Gizakiak eragindako aldaketa honekin 10/12 urteetan azten ziren aldamenetako adarrak moztu eta gehien bat ikatza egiteko erabiltzen genuen.
Baina orain 100/50 urte bitartean pixkanaka, laga genuen kimaketak egitea eta orain, gero ta gehiago, adar hauek enbor lodi batzuk bezalakoak dira. Naturak ez du barkatzen eta azken urteetan elurra, haizea edo bestelakoak, zuhaitz dotore horiek denak apurtu eta hiltzen ari dira.
Beste gauza askok bezala, honek erremediorik ba ote dauka????
Egin zaitez bazkide