Albisteak

Ate irekien eguna egingo dute datorren astelehenean kiroldegian

Kiroldegia barrutik ikusteko ate irekien eguna antolatu du Zestoako Udalak. Arratsaldeko 17:00etan zabalduko dituzte ateak eta instalazioak ikusteko aukera izango da. 19:00etan, hainbat hautetsi kiroldegiko teilatuan dagoen terrazan egongo dira eta egungo egoera azalduko dute. Herritarrek euren ekarpenak egiteko aukera ere izango dute, mokadutxo batez lagunduta. Eraikin berrian oraindik ez dira kirol zerbitzua ematen hasiko. Udalaren asmoa irailean zerbitzua ematen hastea dela berretsi du Mikel Arregi Ertxin alkateak baina zaila izango dela.

Ikusi kiroldegi berriko argazkiak hemen.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide