Ate joka dituzte San Martin jaiak Lasaon
Danbolin— 2023-11-09Ostiralean emango zaie Lasaon San martin jaiei hasiera eta asteburu osoan zehar hainbat ekintzez gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.
Hemen egitaraua:
Azaroak 10, ostirala
- 20:00 txupinazoa.
- 20:30 Bertso afaria. Andoni EgaƱa eta Oier Etxeberriarekin. Giroa alaitzeko, tartean Itzeder eta Txibilter trikitilariak.
Azaroak 11, larunbata. San Martin eguna
- 11:00 Meza. Ondoren auzoko adinekoentzat hamaiketakoa elkartean.
- 12.30 haurren txupinazoa eta buru-haundiak.
- 13:00 Iago Magoaren ikuskizuna.
- 14:00 auzoko haur eta gaztetxoen bazkaria.
- 16:00 puzgarriak, frontoian.
- 17:00 txokolatea.
Azaroak 12, igandea
- 11:00 Lasaoko abere eta nekazal produktuen azoka-erakusketa.
- 11.30 Idiakaitz txistulari taldea eta Ioritz eta Iraitz trikitilariak. Erraldoien eta buru-haundien kalejira.